Pasaian

Albistea | Noticia

Oiartzungo Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak VII. Udazken Jaia antolatu du urriaren 17tik 19ra

Publicado el 12 de octubre de 2008

Oiartzungo Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak VII. Udazken Jaia antolatu du urriaren 17tik 19ra

Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak sei urte bete ditu aurtengo udazkenean, eta hori ospatzeko VII. Udazken Jaia antolatu du datorren ostiraletik igandera bitartean (urriaren 17, 18 eta 19rako). Herritar guztiekin ospatu nahi dute urteurrena eta, era berean, egiten duten lanaren berri eman nahi dute bertako kideek, «Oiartzunen euskalgintza bizirik dagoela erakusteko eta oiartzuarrak euskararen alde lanean aritzera animatzeko».

Gaur egun, guztira 30 bat euskaltzalek osatzen dute bilgunea. Intxixu AEK euskaltegia, EHE, Oiartzun irratia, Euskeran itotiyak eta norbanakoak dira kideak. «Oiartzungo euskaltzaleei esan nahi diegu euskararen alde lan egin nahi badute gurean badutela aukera; ateak irekita dauzkagu», aipatu dute Ttur-Tur-etik.

Ikasturte honetarako aurreikusta dituzten lanen artean honakoak daude, besteak beste: Udazken Jaia, Txerri Eguna, Eguberrietako Liburu eta Disko Azoka, motibazio saioak (herriko ikastetxeetako DBH3 eta 4ko ikasleei ematen zaizkien saioak, euskararen egoeraz, hizkuntza ohiturez eta euskalgintzaz hausnartzeko), Kuadrillategi, hizkuntz eskubideen Behatokia...

Oraindik egoitzarik gabe

«Azkeneko urteetako eskaera bertsua egin behar dugu berriz ere, lan egiteko toki egokirik gabe jarraitzen baitugu. Taldea handitzen ari da eta gure gain dugun lan-zama ere bai, baina egoitza egokirik ez izatea traba handia da behar bezala lan egiteko. Euskalgintzarentzako gune egokia eta bateratua behar izaten jarraitzen dugu», azpimarratu dute bertako kideek. Gaineratu dutenez, «Udala Fermiñene egokitzen ari da euskalgintzako hainbat eragilerentzat. Ttur-tturrentzako tokia ere han prestatuko dute. Hasierako asmoak atzeratzen ari dira, eta ikasturte honetan, behintzat, egoitza egokirik gabe aritu beharko dugu. Ea hurrengo ikasturterako prest dagoen».

VII. Udazken Jaiaren egitaraua

-Urriaren 17a, ostirala

19:30ean, pleno aretoan: Asisko Urmenetaren umore hitzaldia: “Cómo aprender a hablar euskera en 40 años y un día, fácilmente”. Euskaraz izango da. Bereziki euskaldun berriei eta euskaraz ikasten ari direnei zuzendua. Euskaldun zaharrak ere ongietorriak izango dira.

-Urriaren 18a, larunbata

19.00etan, kontsejupean: Euskeran itotiyak-en “Itoti bat gutxiyo” CDaren aurkezpena eta erakustaldia.

Euskeran Itotiyak taldeko kideak, duela bi urte, Oiartzungo musika talde gehienak gaztelaniaz edo ingelesez aritzen zirela konturatu ziren, eta, proiektu honekin, talde hauek euskaraz abestera animatu nahi izan dituzte. Estilo ezberdineko 20 taldek hartu dute parte proiektuan. Aurkezpenean 14 taldek abestuko dute.

23:00etan, kontsejupean: LAKET taldearekin dantzaldia

Urriaren 19a, igandea

17:00etan, pleno aretoan: Lur Kortaren ipuin-kontaketa 4 urtetik gorako haurrentzat. “Aurorita beti polita”

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

0 comentarios

Ud. presta su consentimiento para el tratamiento automatizado de sus datos personales. A tal efecto, el responsable ha establecido una política de privacidad y unas condiciones de uso donde Ud. podrá conocer la finalidad que se le darán a los datos suministrados a través del presente formulario, así como los derechos que le asisten.

Código de seguridad

EDK logo