Pasaian

Zilarrezko domina olinpikoa gogoan

Publicado el 11 de septiembre de 2009

Zilarrezko domina olinpikoa gogoan

Lasurtegi eta Climent arraunlariak omendu zituzten


Los Angeleseko Joko Olinpikoak. 1984. urteko abuztuaren 5ean, bi arraunlarik, Luis Mari Lasurtegi sanjuandarrak eta Fernando Climent sevillarrak, Donibanen oso ospatua izan zen zilarrezko domina bat irabazi zuten ‘bi gabe’ modalitatean. Climent pisu arina zen eta Lasurtegi pisu absolutua. Halere, biek osatutako ontzia azkarra izango zela ikusi zuten arduradunek eta goren mailako lehiaketan elkarrekin aritu ziren, uste baino arrakasta handiagoz.
   
Hogeitabost urte igaro dira lorpen garrantzitsu hartatik. Baina 84. urte hartako ilusioak bizirik jarrai-tzen du, bai bi txapeldunen oroimenean bai beste herritar askorenean ere. Domina haren 25. urteurrena betetzen den honetan, bi protagonisten lagunek eta herriko beste erakunde batzuek omenaldi bat egin nahi izan diete Pasai Donibanen, egun Espainiako Arraun Federazioko buru diren Climent (lehendakaria) eta Lasurtegiri (lehendakariordea).
   
Irailaren 5ean pozik aurkitu genituen bi kirolari ohiak, zenbait lagunek inguratuta, festaz gozatzeko gertu. Egun horretarako prestatutako egitaraua txistularien dianarekin hasi zen. Bi arraunlarien ibilbideari buruzko ikusentzunezko bat jarri zuten gero Donibaneko zineman, non solasaldi bat ere izan zen. Jakina, bazkari eder batekin jarraitu zuten eguna.

Volver a la edición 92

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo