Publicado el 16 de febrero de 2009
Donibane eta San Pedro artean mugitzen da Mari Ttipia fikziozko pertsonaia, Sua argitaletxeak kaleratu duen ipuin bildumako lehen zenbakian. “Mari Tttipia Pasaiako itsasartean” izenburupean, gure badiako irudi ederrak eta gure historia eta tradizioari lotutako narrazio bat aurkezten dute Mikel Tellagorri eta J. Ignacio Treku egileek.
Sua argitaletxeko Hektor Ortegak azaldu dio aldizkari honi zergatik aukeratu duten Pasaia egitasmo berri hau zabal-tzeko. «Aspaldi genuekan ideia bat buruan. Nola erakarri umeak txangozaletasunera eta gure inguruneko paraje politak eta historia ezagutzera? Biderik egokiena ipuina izango zela pentsatu genuen eta hortik sortu zen Mari Ttipia pertsonaia. Bildumako lehen bost zenbakietan Euskal Herriko bost lekutan kokatu dugu, herrialde bakoitzeko bat aukeratuz. Lehena, hain justu, zuen herria izan da. Zergatik Pasaia? Paisaiaren edertasuna eta historia biltzen dituelako. Eta itsasoarekin lotutako historia hori kontatzeko batelariak aukeratu ditugu», jakinarazi digu Ortegak.
Zugarramurdiko akelarrea, Holtzarteko zubia, Zugaztietako meatzeak eta Delikako arroilari eskainitakoak dira orain arte argitaratu diren Mari Ttipiaren beste lau ipuinak. Gure badian kokatutako istorioan, batelarien eskutik Pasaiako portua ezagutuko du protagonistak, itsas giroko herria eta bere iragana. Estropadak, Victor Hugo Etxea, Ontziola... «Dokumentazio lan handia dago ipuin honen eta bildumako beste lauen atzetik. Kontatzen denak oinarri historikoa du. Pertsonaien janzkerak edo agertzen diren ontziak esaterako, denak dira benetakoak», esan du Ortegak.
Ipuinak dira Mari Ttipiaren abenturak eta, beraz, modu atsegin eta erakargarrian aurkeztu nahi izan ditu Sua argitaletxeak. «Nahiko genukeena da umeak ipuina ikusi eta esatea ‘ama, aita, gu hemen egonda gaude’ edo ‘hona joan nahi dut’». Marrazkilariak erabili duen estiloa oso errealista da paisaia irudikatzeko.
Durangoko Azokan aurkeztu zen proiektu berri hau. «Oso pozik gaude. Durangon bertan ikusi genuen bai gurasoei bai umeei gustatu zitzaiela», esan digu Hektor Ortegak. Suaren asmoa da bildumari jarraipena ematea eta 2009ko Gabonak aldera Mari Ttipiaren bost ipuin berri argitaratzea.
Volver a la edición 86
Compartir
Zer da hau? ¿Qué es esto?
Descripción
Del.icio.us. Servicio de gestión de "favoritos sociales" en web. Permite agregar favoritos y compartirlos online
Menéame Sitio web para compartir noticias. Los usuarios registrados envían noticias e historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Zabaldu Interneten aurkitutako albiste interesgarrienak zabaltzeko aukera ematen duen sistema da. Edozeinek bidali ditzake albisteak eta gainontzekoek bozkatu ditzakete, horrela boto kopuru bat jasoz, jendeari interesatzen zaionaren arabera. Eta horrela, boto gehien jasotzen dituztenak azalduko dira hasierako orrialdean
DiggServicio de noticias compartida que puede ser votadas. Similar a Zabaldu.com y Meneame.com Orientado a Ciencia, Tecnología e Internet en inglés.