Pasaian

San Pedron eta Antxon bertso eskolak martxan jarri dituzte

Publicado el 16 de enero de 2009

San Pedron eta Antxon bertso eskolak martxan jarri dituzte

“Ahobero+2” proiektuak Donibanera ere heldu nahi du

Hilabete batzuk igaro dira “Ahobero+2” bertso eskolak Pasaia guztira zabaltzeko konpromisoa hartu zuenetik. Irailean Udalarekin hitzarmen bat sinatu zuen eta barruti guztietan bertsozaletasunaren aldeko jarduerak burutuko zituela jakinarazi zuen.

Haritz Casabal eskola horretako arduradunari galdetu dio PASAIAN aldizkariak asmo horiek zer moduz doazen. Azaldu digunez, Antxoko ba-rrutian bi talde osatu dituzte eskolak emateko, eta San Pedro-Trintxerpen beste bi. Donibanen, bitartean, taldetxo bat osatzen ari omen da eta finkatzen denean hasiko dituzte eskolak, ziur asko datorren ikasturtean.

Casabalek berak gidatzen ditu Antxoko bi taldeak. Bertsoaren munduan esperientzia apur bat duten ikasleak asteazkenetan biltzen dira, AEK euskaltegiaren egoitzan, 21.00etik 22.30era. Hasiberrien taldea ostegunetan aritzen da, 20.30etik 22.00etara.

San Pedro eta Trintxerpeko ikasleekin osatu diren bi taldeak, bitartean, asteazkenetan biltzen dira, San Pedroko Udal Aretoan, 18.00etatik au-rrera. Kasu honetan, Arkaitz Oiartzabal dute irakasle.

Izena eman daiteke

Ikasturtea orain dela hilabete batzuk hasi bazen ere, eskola hauetan interesa duen edonor Haritz Casabalekin harremanetan jar daiteke (696 388119  telefono zenbakiaren bitartez). Era berean, Antxo edo San Pedroko taldeak elkartzen diren egun batean giroa nolakoa den ikustera hurbil daiteke nahi duena.

«Donibanen ere egitasmoa martxan jarri nahi dugu eta posible izango dela uste dut», esan du Casabalek. Orain arte “Ahobero+2”-k antolatu dituen bertso-afariak ere oso ondo joan omen dira.

Volver a la edición 85

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo