
Publicado el 01 de febrero de 2010
Askotan esan ohi da esnea ez genukeela heldu garaian kontsumitu behar, gure organismoa ez dagoela hura ondo asimilatzeko prestatuta. Baina, egia esateko, Europako herrialde gehienetako biztanleek elikagai hau arazorik gabe hartu dezakegu.
Esnea antzinatik erabili izan da elikagai moduan, eta erabilera honek eragina izan du gizakiaren esnearekiko tolerantzian. Adibidez, abeltzaintza izan duten herrietan laktosarekiko (esnearen azukrearekiko) intolerantea den populazio portzentajea oso txikia da bestelako herrialdeekin konparatuta. Suedian eta Ingalaterran portzentaje hau %5ekoa da, Afrikan edo Tailandian % 95era irits daitekeen bitartean.
Esnearen konposizioari begiratuta, interesgarriak diren mantenugai ugari ditu: proteinak, kaltzioa, D bitamina, A bitamina, fosforoa, magnesioa... Haurtzaroan, menopausian eta zahartzaroan interesgarriak diren mantenugaiak; beraz, zergatik haiek baztertu?
Esneak gantz saturatua eta kolesterola ditu, baina hau saihestu behar den kasuetan (obesitatea, hiperkolesteloremia, etab.) esne gaingabetua edo erdi-gaingabetua hartzeko aukera dugu.
Escrito por Edurne Azurmendi